Iniziatiba

amazig | arab | cat | de | en | es | eu | fr | gal | it | pt | ru

Topaketa Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Caravana Abriendo Fronteras erakundeek deituta egin da. Europa mailako ekimen bat abiaraztea erabaki dugu datozen Europar Parlamentuko hauteskundeen aurrean Europar Batasunaren eta berau osatzen duten gobernuen migrazio-politikak salatzeko.

Erabaki da lurralde bakoitza autonomoa dela baina, hala ere, gutxieneko hauek adostu genituen denon artean:

  1. Ekintza 2019ko maiatzaren 5ean egingo da, eguerdiko 12etan, Europako herri eta hirietako plaza, udaletxe eta abarren aurrean. Lurralde bakoitzean erabakiko da non, bakoitzaren dinamiken arabera.
  2. Goiburua: M5 HERRIEN ARTEKO BESARKADA Alabaina, Alemaniakoek eta Greziakoek zail ikusten zuten goiburu hori hitzez-hitz itzultzea hainbat arrazoirengatik. Beraz, goiburuarekin malgu jokatzea proposatzen dugu, herrialde bakoitzaren errealitatearen arabera.
  3. SINBOLOGIA: Artean grabatu zen eszenaratzea. Laster edukiko dugu bideoa, lurralde bakoitzak nahieran erabili eta beste ekintza batzuekin osatu ahal izango duena.
  4. KANTA: “O Bela Chao” eta Tiken Jah Fakoly-ren “Ouvrez les frontières” kantak erabiltzea erabaki zen. Baita banaketa-zerrenda bat egitea ere kanta gehiagorekin, han-hemenka erabili ahal izateko.
  5. Erabaki zen ORAIN BERTAN hastea kanpainarako ekintzekin eta ekintzok indartzea aurreko asteetan: Aurkezpenak, hitzaldiak, baraualdiak, itxialdiak, kanpaldiak, zinema…
  6. Euskal Herriko batzordearen kontaktua: eh@5M5.eu Estatuko batzordearen kontaktua: es@5M5.eu Nazioarteko batzordearen kontaktua: intl@5M5.eu
  7. Kanpainaren aurkezpen “ofiziala” abenduaren 20an egingo da lurralde bakoitzean, Europako barne ministroek migrazioari buruzko gaiez aritzeko bilera egingo duten egunean.